TXURI roller eguna, 2012.07.28
Publicado: Lun Jul 16, 2012 1:08 am
1. SHORT TRACK eta HOCKEY 3x3 txapelketa irekia eta SLALOM saio librea TXURI-URDIN-en.
Aurten eta (nahiz azken orduan), uztailaren 28rako gurpil gaineko proposamen batekin gatoz, non Short Track modalitate azkar honetako txapelketatxo bat jokatzeko asmoa dagoen, gure arteko hockey txapelketa bat ere eta slalomerako eta patin-saio librerako aukera egongo den. Asmoa, ondo pasatzea da, elkarrekin patinatzekoa eta bide batez, hockey-a, abiadurako patinajea eta slalom-a jendeari gerturatzekoa. Maila goreneko txapelketa baten bila dabilenak, beste lehiaketa ofizial batzuei itxaron beharko die ziurrenik. Oraingo honetan behintzat, zerbait sinplea egitea da ideia. Batzuentzat entrenamendu, besteentzat lehia hutsa, baino ondo pasatzeko aukera eskeintzea da gure asmo nagusia.
Izen-emateak Txuri-Urdinera deituta egingo dira, 943464404 telefonoan eta uztailak 25 izango da horretarako azken eguna. Egun horretarako Short Track-erako parte-hartzaileak eta hockey-rako taldeak itxi nahi genituzke, slalom-erako eta saio libreetarako izena eman beharrik egongo ez delarik.
Parte-hartzaileen laguntza eskatuko dugu, bai short track edota hockey partidetan epaile lanetarako, hockey eta slalom eremuak banatzeko, etab. Lan sinpleak, baino denon artean askoz ere arinago burutuko ditugunak eta horretarako modalitate bakoitzerako finkatuta dagoen hitzorduan izatea eskatzen dugu (ikus egitaraua).
Besterik gabe oraingoz eta 28an ikusiko garelakoan, jarraitu patinatzen eta animatu!
SHORT TRACK-erako arauak:
- Derrigorrezkoa izango da txapelketa aurretik jarri den hitzorduan (10:00etan) izatea. Bertan dortsalak, arauak, azken orduko oharrak, saioen antolaketa eta beste hainbat puntuei buruz emango den informaziorako argibideak emango diren, txapelketak ahalik eta funtzionamendu onena izan dezan.
Parte-hartzaileen kopuruaren arabera aldatu daitezken hainbat ohar/arau:
- 6 laguneko sailkatze serieak jokatuko dira, non serie bakoitzetik 2 lagun sailkatuko diren.
- Sailkatze serieak 8 itzulitara jokatuko dira eta finalak 12 itzulitara.
- Aurreko patinak erabakitzen du helmugan postua eta azken patinak sailkatzea / eliminatzea.
- Beroketarako eta pista ezagutzearren, denbora bat eskeiniko da.
- Kaskoaren erabilera derrigorrezkoa izango da eta gomendagarria beste babesen erabilpena.
HOCKEY 3x3-rako arauak:
- Stick-a eta Puk-arekin jokatuko da txapelketa.
- Pista motzean jokatuko dira partidak (Txuriko pistaren heren batean).
- Talde bakoitza gutxienez 3 jokalariz eta gehienez 5 jokalariz osatua egongo da (3 jokalari pistan + 2 ordezko).
- Taldeak mistoak izan daitezke eta guztiek adinez helduak izan behar dute.
- Talde bakoitzeko 3 jokalari izango dira pistan une berean jokatzen eta ordezko jokalarien aldaketetarako guneak izango dira.
- Aldaketa gauzatzeko, horretara prestatutakoko gunean, eskuz ukitu beharko da taldekidea.
- Segurtasuna dela eta, ezingo da Stick-a belauna baino gehiago altxatu. Kaleratze zuzena izan daiteke.
- Guztiz debekatua dago kargatzea.
- Partida bakoitzean epaile bat izango da (parte-hartzaileon artean epaitu beharko ditugu partidak).
- Derrigorrezko babesak: Kaskoa. Oso gomendagarriak: belaunetakoak, ukondoetakoak, eskumuturretakoak eta espinilerak.
SAIO LIBREAK eta SLALOMa:
- Denontzat irekia, adierazitako ordutegiaren barruan.
ANIMATU!!
Short Track bideo bat:
<object width="560" height="315"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/6nLSewDgevs?ve ... ram><param name="allowFullScreen" value="true"></param><param name="allowscriptaccess" value="always"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/6nLSewDgevs?version=3&hl=es_ES" type="application/x-shockwave-flash" width="560" height="315" allowscriptaccess="always" allowfullscreen="true"></embed></object>