KORRIKA 17
Moderador: Junta Directiva
KORRIKA 17
Ziuup talde!!!!
Beno... Hemen da, dagoeneko, 'Korrika 17'
http://www.eitb.com/bideoak/osoa/114429 ... 1980-2009/
Hauxe nire proposamena: zer iruditzen zaizue denon artean (Donostiroller, Arratzain,...) kilometro bat erosi, eta ahal dugun guztion artean, eta gehien (edo...) gustatzen zaigun horretan, irristailuetan, alegia, kilometro hori egiten badugu euskararen alde, lekukoa hartuta, 'euskalakari' peto-peto moduan (Euskalakaria da lehenengo hitza euskaraz egiten duen dendaria
Euskaraz sortzen duen artista.
Euskaraz diharduen lantegiko enpresaria.
Euskara sustatzen duen herritarra.
Euskararen aldeko neurriak hartzen dituen herri-ordezkaria.
Euskaraz lan egiten duen kazetaria, kirolaria, iturgina…
Euskalakaria da hitz egin ez baina ulertzen duenari euskaraz egiten diona.
Euskalakaria da ikasten ari dena, eta ikasten ari denarekin mintzo dena.
Euskalakaria da haurrari dakien beste euskara egiten dion gurasoa.
Euskalakaria alaia da.
Euskalakaria baikorra eta ekintzailea da.
Euskalakaria bizizalea da.
Euskalakaria naiz ni.
Euskalakaria haiz hi
Euskalakaria da bera.
Euskalakariak gu gara.
Euskalakaria zara zu.
Euskalakariak zuek zarete.
Euskalakariak haiek dira).
Denok sartzen gara hor, guztiok gara, gaitezke izan, euskalakariak.
AEK-k dio:
"Korrika egiteko, grina eduki, oinez jakin eta abiatu egin behar da. Erortzeko beldurrik gabe. Euskaraz egiteko, maitatu, ikasi eta aritu egin behar da. Hanka sartzeko beldurrik gabe."
Gure ekarpena izanen da 'oinez jakin, eta irristatzen (patinatzen, puristak ez direnentzat) jakin'
Zer diozue??

Beno, momentuz, zain nago noiz pasako didaten ibilbidea ordu zehatzekin. Aukera ezin hobea dugu igandean (hilaren 17an); goizeko 9ak aldera Lasartetik pasako da. Oto, hor egongo dek tarte zelairen bat, aldaparik gabea, ala?
Baldin badago, egokiena eskualdeko AEK-koekin hitz egitea, nondik pasako den beraiekin ikustea, kilometroa aukeratzea, eta jendea abisatzea.
Joan animatzen, eta jendearekin hitz egiten. Horiek zehaztuta, zerrenda irekiko dugu diru-ekarpenak egiteko, kilometroa eroste aldera.
Izan ontsa ('eongo gatxink')

Arratzaingoak eta Tolosakoak ere egongo dituk. Edozein modutara, Donostian hartzearekin ez zeukeat arazorik 'bapes'. Kontua dek Donostiako kilometorak dirutza galanta balioko duela: kilometro arruntak 400 euro balio baditu, Donostiakoak...OtO escribió:Saiatuko nauk jakiten KM-rik libre baden. Azken eguna izanda ez dek erreza izango.
Ala ere, Donostiroller bezala ez al da egokiago Donostian hartzea kilometroa?
Aupa.
Donostiko korrika arduradunak esan didanez Donostian kilometroak konpartitua izan beharko luke.Jende askok egin bait du eskaera.
KM prezioa:400€
Kilometroa non hartuko dugun zeaztu ondoren,(ibilbidea eta egunak ez dakizkit momentuz) herri bakoitzeko euskaltegi edo ardura duen pertsonarekin hitzegin beharko litzateke.
Ikusirik prezioa merke-merkea ez dela, zenbat gauden prest ordaintzeko jakitea ondo egongo litzateke.
Beraz zerrenda hasteko:
-OtO