Pablo naiz, lasartekoa. Azaldu izan naiz batzutan alderdi ederrera, baina aspaldi; zuetako askok ez nauzue ezagutuko.
Kontua da datorren ostiral honetarako Gasteiztik gonbidapen berezi baten berri izan dedala, eta hemen jartzen det, zuek jakiteko:
GAUBELA elkartekoek datorren ostiralerako (azaroak 21) hori antolatu dutela: PATINETAN DANTZAtzeko saio bat; diskoteka bat hartu dute (jende "normalarentzat" itxita), hara joango dira patinekin eta "dantza saio" bat egingo dute. Toma ya!
Ez galdetu askoz gehiago, nik ere ez dakit eta,
Ez omen da lehen aldia egiten dutena, eta aurrekoetan par dexente egin omen dute.
Ni ezingo naiz joan, baina interesa baduzue, erantzun mezu honi eta nik pasako nizueke kontaktoa (Marianek deitu zidan niri).
Ala ba, ondo ibili !!
Pablo