Zumaiako Biko lasterketa (San Silvestre)

Ekitaldien berri emateko / Notificación y discusión sobre eventos

Moderador: Junta Directiva

Avatar de Usuario
ibr
Mensajes: 167
Registrado: Sab May 11, 2013 9:31 am

Zumaiako Biko lasterketa (San Silvestre)

Mensaje por ibr »

Kaixo:

Zumaian abenduaren 31 ean jokatuko den lasterketari buruzko informazioa bidaltzen dizuet, ez dut erderaz aurkitu, beraz euskaraz soilik bidaltzen det.

Animatu!!

Biko lasterketa. Eguerdiko 12:00etan jokatuko da. Lasterketa mistoa da, eta hiru modutara egin daiteke: biak korrika, bat korrika eta bestea bizikletan, edo bat korrika eta bestea lerroko patinetan. Hori bai, bikoteak elkarrekin amaitu behar du lasterketa. Jarraian daukazue araudia. Bertan zehazten dira adinak, distantziak eta beste. Animatu, lasterketa polita da eta. Gainera, sariak parte hartzaile guztien artean zozkatuko dira.

Biko lasterketa mistoaren araudia

• Zumaiako Udaleko kirol eta berdintasun sailak eta Zumartian: Hirugarren sektorea sustatzeko plataformak, Zumaiako San Silbestre IV. Biko lasterketa mistoa antolatuko dute.

• Zumaiako San Silbestre IV. Biko lasterketa mistoa, abenduaren 31n, goizeko 12:00etan izango da.

• Parte-hartzea: Lasterketa bikoteka izango da. Aldi berean bizikletaz eta korrika, lerrozko patinaz eta korrika edota biak korrika amaitu behar dute lasterketa.

Bizikleta eta lerrozko patinetako probetan, derrigorrezkoa da kaskoa erabiltzea.

Edozein motatako bizikleta eta patinak balio dute.

• Izen-ematea: doan.

Lubaki Kiroldegian:Tel. 943862021.

Epea: abenduaren 31,(11:30ak arte).

• Antolakuntzak Ardura Zibileko asegurua izango du.

• DYAren laguntza izango dugu.

• Mailak:

Irteera: Pulpo elkartean. (250 mt.)
Bukaera: Beheko Plazan.
Guraso batekin: Aurrebenjaminak: 06 – 07. (12:00etan)
Guraso batekin: Benjaminak: 04 – 05.(12:05ean).

Irteera eta Bukaera: Beheko plazan.
Mistoak: Alebinak:02 – 03. (12:15ean) 2 km.
Infantilak: 00 – 01. (12:15ean).2 km.
Kadeteak: 98 – 99. (12:15ean). 2 km.

Irteera eta Bukaera: Beheko plazan.
Mistoak: Nagusiak: + 97. (12:30ean). 5.660 mt.

• Zozketak: 13:30ean, Beheko plazan.

• Dutxak: Lubaki kiroldegian.

• Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei mediku-azterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.

• Antolakuntzak saihestu egiten du parte-hartzaileek bere buruari edo beste hirugarren bati egiten diezaiokeen galera, kalte, edota lesioei buruzko erantzukizun oro.
La sabiduría consiste en la aplicación práctica del conocimiento para nuestro propio bien y el bien común
Responder

Volver a “Ekitaldiak / Eventos”