TRAVERSÉE DES LANDES, 2010

Moderador: Junta Directiva

Responder
Ostarte
Mensajes: 192
Registrado: Jue Jun 25, 2009 12:05 am

Mensaje por Ostarte »

francisn escribió:¡Banzaiiii !! (hasta ahora conocido como Ostarte, pero ha renacido con un nuevo nombre)
- Un recorrido con algunos tramos nuevos, mejores aun...
- ¿quien dijo que las Landas eran llanas? Mi GPS marco 57,5 km/h en una de las bajadas... Lo llevaba Aritz en la muñeca ;-) mientras yo me subí al bus... Ya, "no hay buebos, ni balor para tanta belozidá". :shock: :shock: :shock:
En la bajada siguiente, que hice tras bici, la velocidad sería parecida. Los "buebos" estaban en mi garganta... de ver bajar a ¡Banzaiii!! Desde entonces es un hombre nuevo :lol: :lol: :lol: Ya lo contará el 8) 8) 8)
Ziiiiup talde... hortxe nire txapa (euskaraz gaztelaniaz baino hobeto idazten dut; izango duzue norbait ondoan itzulpena egingo dizuenik).

Frantzisek nahi duena esango du, baina ni oso pozik nago izandako erantzunarekin. Kontua: aldapa gogor bat igo dugu, eta hura jaitsi dugu, baina jarraian beste aldapa bat, handiagoa azken hau; beraz, pentsatuko duzuenez, jaitsiera ere handiagoa, askoz ere handiagoa. Ni oso zuhurra, zentzuduna, hasieratik balaztatzen hasi naiz jaisten, baina balazta, poliki-poliki, indarra galduz doa. Une batean, bihurgunean, auto bat gorantz (beraz, ezkerreko erraila hartuta); eskuinetik, bizikleta bat, eta atzean Frantzis, bizikletaren balaztak sutan, jakina (horren pisua eramatea ere!). Ni gero eta abiadura handiagoan, eta ezkerretik tipo batek aurrea hartu dit, kotxea ikusi eta "T"a egiten hasi da; bi aukera baino ez nituen, tipoa lurrera bota, Frantzis eta txirrindularia pitoz gora jarri, edo autoaren kontra jo. Beno, ez bata ez bestea, oihu egin eta tarte bat baliatu, eta aurrera; une horretan balaztatzea alferrik, eta aurrean zer zegoen jakin gabe, makurtu, saiatu pisua bere lekuan jartzen (Beñatok, Nikok, Frantzisek esan bezala), eta aurrera, ziztu bizian, "con do coone", iossssss!! Earraaaa!!
Jaisten ikasi beharra zeukeat Beñato!!!! Aldapa gora jende asko harrapatzen diat, baina beherakoan denek hartzen zidatek aurrea!
... eta iritsi gara kanpinera, txapeldunen antzera. Gure "txaleta" bilatzeko nahikoa lan, eta neke... baina "dutxita earra", afari goxoa, eta afaloste lasaia, goxoa, atsegina, umoretsua, adiskideen artekoa, pollita, airosa, xarmanta, biziki edderra; besteak erranen lükeen bezala: pozten nïz bertan egonaz, "biba zïek". Eta... zzzzzzzzzzz(ggggrrrrggggrrrgggrr): koño!!!! bada basurderen bat gure "txaletean", Tarraco bat: belarrietako tapoiak, jarri, eta nekearen (eta garagardoaren eraginez), orain bai: zzzzzzzzzzzz.

Jaiki, eta... bustia, alajinkoa!!!!

Gosaldu, bapo, eta argazkiak aterata, martxa! Lur zakarra, oso (Edu ikasi diñat, neurri batean, lur zakarretan irristatzen -patinatzen, puristak ez direnentzat-). Eta euria, goitik behera: "mekaguenzotz". Baina, norbaitek (fardo) esaten duen bezala "kundakalma"; hantxe zen Frantzis bestelako begiez ikusarazteko euripean irristatzea (patinatzea) zer den: nire lehenengo aldia, eta berak zioen bezala, bidezidor batetik gindoazela, 20 km orduko abiaduran lasai asko gindoazen; hori bai, zopa-zopa eginda.

Bazkaldu, nahi adina, eta berriro irristatzera, oraingoan lehorretik, eta... errepidea, bi noranzkoetan, itxita, zerrata... taldeak osatzen joan dira, nerbioak agerian: "belozistak", "nerbiosoak", "paketeak", "fardoak"... denak prest, eta... LIBRREEEEE, "ATODAHOSTIA"; AZKENA IPURDI GIZENA. Bi hitzetan, EAA RRRRAAAAAAA!!!

Beno, eta Baiona, eta Angelu, eta amaiera, eta dutxa (goxoa), eta garagardotxo bat, eta etxerantz (irristailuak garbitzen nahikoa lan; nik ere gasoliotan errodamenduak), eta lanera, eta gimnasiora (trantsizio pixka bat egitera, bizikletan).

Bide batez, Mayra; gaur eraman ditut 105ekoak Herrerara, baina ez zarete agertu. Karol, zure poltsa bat ere badut autoan. Hurrengoan eramango ditu biak.

Izan ontsa ("eongo gatxink")
Avatar de Usuario
OtO
Mensajes: 344
Registrado: Dom Oct 25, 2009 9:44 pm
Ubicación: Andoain

Mensaje por OtO »

artixxxxta Ostarte!!
ona ona ta ona. Parre earrak bota dizkiat. hoi dek kronika!!
bola
Mensajes: 2943
Registrado: Mié Oct 31, 2007 7:14 pm

Mensaje por bola »

Ostarteeee...basurderen bat zure txaletean? jajajaja....me partoooo :lol: :lol: :lol:

Oso kronika ona, mila esker...eta poltsa ahastuta neukan, egunen batean emango didazu, lasia, presarik ez.. :wink:
Avatar de Usuario
eduardoritos
Mensajes: 690
Registrado: Mar Nov 06, 2007 8:18 am

Mensaje por eduardoritos »

Nik, aurten, konta ahal dudan bakarra furgonetan zein ondo pasatu genuena da.

Ez dut gustokoa urarekin patinatzen ta, gainera, ur osoa sartzen ari zitzaidan begietan eta ez nuen ezer ikusten (eta ez ahaztu rodamiento prezioa, noski).
bola
Mensajes: 2943
Registrado: Mié Oct 31, 2007 7:14 pm

Mensaje por bola »

eduardoritos escribió:Nik, aurten, konta ahal dudan bakarra furgonetan zein ondo pasatu genuena da.

Ez dut gustokoa urarekin patinatzen ta, gainera, ur osoa sartzen ari zitzaidan begietan eta ez nuen ezer ikusten (eta ez ahaztu rodamiento prezioa, noski).
:lol: :lol: :lol: ya,ya...que a los demas no nos entra agua en los ojos y ademas nos regalan los rodamientos..rajaooooooo :twisted: :twisted: :twisted: :twisted:
Avatar de Usuario
OtO
Mensajes: 344
Registrado: Dom Oct 25, 2009 9:44 pm
Ubicación: Andoain

Mensaje por OtO »

Rodamentuak erabiltzeko moduan geratu al zaizkizue? nereak esku frenoa emanda bezela dijoaz. Entrenatzeko fenomeno.eman da eman ibili behar!!
Ez ote daude rodamentu estankoak, urik sartzen ez zaienak?horrela euria egin edo ez patinatu ahal izango genuke. Patinei frantsesek bezela funda batzuk jarri ta aurrera.
bola
Mensajes: 2943
Registrado: Mié Oct 31, 2007 7:14 pm

Mensaje por bola »

OtO escribió:Rodamentuak erabiltzeko moduan geratu al zaizkizue?
Nireak bai, baina etxera iritsi bezain pronto garbitu nituen...primeran geratu zaizkit...directamente en agua hirviendo hasta que soltaron toda la tierra, secador y aceite :wink:
Avatar de Usuario
Itzi
Mensajes: 1230
Registrado: Lun Nov 16, 2009 1:03 pm
Ubicación: Hendaya

Mensaje por Itzi »

a ze enbidiya! barre batzuk bota dituzuela ikusten dut. Nik behintzat bota ditut kronika irakurtzen.
a mal tiempo buena cara :lol:
La felicidad es un estado pasajero de locura
Avatar de Usuario
paul
Mensajes: 76
Registrado: Lun Nov 12, 2007 7:15 pm

Mensaje por paul »

Ostarte escribió: .../... eskuinetik, bizikleta bat, eta atzean Frantzis, bizikletaren balaztak sutan, jakina (horren pisua eramatea ere!). Ni gero eta abiadura handiagoan, eta ezkerretik tipo batek aurrea hartu dit, kotxea ikusi eta "T"a egiten hasi da; bi aukera baino ez nituen, tipoa lurrera bota, Frantzis eta txirrindularia pitoz gora jarri, edo autoaren kontra jo. Beno, ez bata ez bestea, oihu egin eta tarte bat baliatu, eta aurrera; une horretan balaztatzea alferrik, eta aurrean zer zegoen jakin gabe, makurtu, saiatu pisua bere lekuan jartzen (Beñatok, Nikok, Frantzisek esan bezala), eta aurrera, ziztu bizian, "con do coone", iossssss!! Earraaaa!!

.../... pozten nïz bertan egonaz, "biba zïek". Eta... zzzzzzzzzzz(ggggrrrrggggrrrgggrr): koño!!!! bada basurderen bat gure "txaletean", Tarraco bat: belarrietako tapoiak, jarri, eta nekearen (eta garagardoaren eraginez), orain bai: zzzzzzzzzzzz.
Ostarte, Joxe Mari, Banzai...
earra kronika, :lol: :lol: :roll: :lol: :shock: :shock: :shock: :lol: :lol: kriston parrak ein dizkiat irakurtzen !!!! Mundiala !!

Egiya esan... patinatu aaaaaasko ein gendun, baño parra're ez da gutxi izan!! Aber hurrengua noiz !

Allez les Bleus! (bueno, ta "le rouge" ere bai, Joxemari gorriz jantzitako Donostiroller infiltratua izan baita oraingoan, :lol: :twisted: :lol: )
Avatar de Usuario
francisn
Mensajes: 2891
Registrado: Mié Oct 31, 2007 5:31 pm
Ubicación: Villabona
Contactar:

Mensaje por francisn »

Oooooona, Banzaiiii, oso ona :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D

Alare, susto earra artu nian, e? hastarribamesesubieron :shock: :shock: :shock:
Ta atzokon ondon (Herrerakoa), zemuz?
Ostarte
Mensajes: 192
Registrado: Jue Jun 25, 2009 12:05 am

Mensaje por Ostarte »

francisn escribió:Oooooona, Banzaiiii, oso ona :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D

Alare, susto earra artu nian, e? hastarribamesesubieron :shock: :shock: :shock:
Ta atzokon ondon (Herrerakoa), zemuz?
Ondo. Atzo etxera iritsi, eta zaldientzako gel bat eman nuen, oso ona, eta gaur, berriz, masajistan egon naiz.

Bide batez, harrituta utzi naute Eduardoritosek eta Carolek; hori da euskara txukuna darabilzuena!!
bola
Mensajes: 2943
Registrado: Mié Oct 31, 2007 7:14 pm

Mensaje por bola »

Ostarte escribió:Bide batez, harrituta utzi naute Eduardoritosek eta Carolek; hori da euskara txukuna darabilzuena!!
:lol: :lol: :lol: mila esker...ordu pilo bat pasa dut euskaltegian...hala ere hitz egitea aaaaaaasko kostatzet zait...lotsa ematen dit eta :oops: :roll:
Avatar de Usuario
francisn
Mensajes: 2891
Registrado: Mié Oct 31, 2007 5:31 pm
Ubicación: Villabona
Contactar:

Mensaje por francisn »

Ostarte escribió:eta zaldientzako gel bat eman nuen, oso ona, eta gaur, berriz, masajistan egon naiz.
Astoentzako izango da, ezta? :D :D :D
Hi, animalia, hi.
Tayadepaso, esantzak zein dn marka (gelaren marka, noski)
Ostarte escribió:Bide batez, harrituta utzi naute Eduardoritosek eta Carolek; hori da euskara txukuna darabilzuena!!
Eduardorena banekien, multilinguala baita, Carolena ordea, nahiz ta aurretik jakin, harrituta utzi nau gaurkoan ere. Seguru forokoa euskaltegiko etxekolana bezela hartzen duela ;-)
Hauxe deu Euskalduntxapeldun, Valladolidekoa!
Hemen ere olatu horietako bat jarri nahi nuke... ez dakit, ordea
Ostarte
Mensajes: 192
Registrado: Jue Jun 25, 2009 12:05 am

Mensaje por Ostarte »

bola escribió:
Ostarte escribió:Bide batez, harrituta utzi naute Eduardoritosek eta Carolek; hori da euskara txukuna darabilzuena!!
:lol: :lol: :lol: mila esker...ordu pilo bat pasa dut euskaltegian...hala ere hitz egitea aaaaaaasko kostatzet zait...lotsa ematen dit eta :oops: :roll:
Nirekin ez ahalketu... 20 urte eman ditut AEKn irakasle: 0 urratsetik EGAraino. Oraindik ere gogoan dut ikasle harena: "hemen etorri dut... ¿cómo se dice, a aprender euskara?"

Euskarak dioen bezala, saiatu... eta saritu!

>Astoentzako izango da, ezta?

Mandoak astoari... belarri luze!!

Hi "potto", Tensolvet (hori bai; irakutzen duanean zertarako den, ezaba ezak hire burutik "zaldi-zela", hi ez haiz-eta zaldi-odolgarbia (kar, kar, kaaarr) :D :D :D :D :D :D :D
Roberto
Mensajes: 3020
Registrado: Mié Oct 31, 2007 8:04 am
Ubicación: Ulia
Contactar:

Mensaje por Roberto »

:lol: :lol: :lol:
Barakaldokoa naiz eta
daukat paro obrero
horregatik euskaltegira
noa ni egunero.
Euskaraz bazekien nire
bisabueloak edo
baina ni roillo hontaz
orain arte zero,
goizero, goizero
AEKan bezero,
batzuetan ero,
besteetan bero
baina ez dut milagro
handirik espero.

Goizean goiz hori behar dur
motibazio bila.
Euskara ez da ingelesa
baina ez dago hila,
egun askotan pensatzen dut
hau dela inutila,
Nik ez daukat kulparik
ez banaiz abila,
hau da hau makila,
aditz klase pila,
hitzak beste mila;
animo mutila
esaten dute baina
ez da hain fazila.

Ideia hau nire buruan
ez dakit noiz hasi zen
baina batzutan ez naiz hemen
gehiegi dibertitzen,
lau gauzak izen bat dute eta
gauza batek lau izen,
kokoteraino nago
klaseak aditzen
pegatak ipintzen
ta dirua biltzen ...
nola sartu nintzen
ez dut konprenitzen
lan on bat bilatzeko
ez badu serbitzen.
Responder

Volver a “2010”